ARRETA ZERBITZUA

Zerbitzu okupazionala GUREAK-ek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duen lankidetza hitzarmen baten bitartez eskaintzen duen arreta zerbitzua da. Zerbitzu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren gizarte zerbitzuen baitan kokatua dago.

Zerbitzu publiko honek desgaitasuna duten pertsonen garapen pertsonala bilatzen du, jarduera produktibo errealetan parte hartzera bultzatuz. Lan hauek gaitasun soziolaboralak praktikan jartzea ahalbideratzen dute, esate baterako: komunikazioa, talde-lana, errespetua, autonomia..

 
 

PERTSONARI EGOKITUTAKO ARRETA

GUREAKen zerbitzu okupazionalaren arreta pertsona bakoitzera egokitzen da.

Erabiltzaile bakoitzak, bere ardura duen taldearekin batera, plan pertsonalizatuaren diseinuan parte hartzen du. Plan horretan gizarte eta lan arloko bere nahi eta aurreikuspenak jasotzeaz gain, hauek lortzeko aurrera eraman beharreko urratsak zehazten dira. Horrez gain, ondorengoa egiten da:

  • Ekimenen eskaintza egokitzea pertsona bakoitzaren nahi eta beharretara.
  • Ezarritako helburuak lortzeko beharrezkoak diren laguntza eta egokitzapen guztiak zehaztea.
  • Senide eta bestelako eragileen (pisuak, osasun mentaleko zentroak) parte-hartzearekin jarraipen profesional bat egitea.
  • Pertsonarenbizitzan zehar beharrezko egokitzapenak egitea.
desarrollo socio-laboral

JARDUEREN ESKAINTZA DIBERTSIFIKATUA
ESKAITZEN DIZUGU

Zerbitzu okupazionalean eskaintzen diren jarduera produktibo ezberdinen artean zabalena eta esperientzia gehien duguna industriala da. Gipuzkoa osoan zehar 700 plaza baino gehiagorekin eta 40 urteko ibilbidearekin, gaur egun, zerbitzu okupazional industriala garapen pertsonalerako bermea da.

Hala ere, GUREAKek zerbitzu okupazionalean dibertsifikazioaren aldeko apustua egin du, pertsona bakoitzari arreta egokitzeko modu osagarri gisa. Gaur egun, jardueren eskaintza dibertsifikatua eskaintzen dugu, erabiltzaileen gogo eta interesei hobeto gerturatzea ahalbideratuz.

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA

IKUS-ENTZUNEZKOAK

PAUSO BERRIAK

PAUSO BERRIAK + INDUSTRIAL

TALLER INDUSTRIA LANTEGIA

GARDEN

LOREZAINTZA

DOKUMENTUEN TRATAMENDUA

GARBITASUNA

MARKETING

OBRATZAILE

HOSTALARITZA

XABIREN BIZIPENA

Lantegiaren parte izan eta autoentzako kableak egitea baliagarria naizela sentiarazten nau. Gaitasunak ditudala eta zerbait garrantzitsua egiten dudala uste dut. Jende ezberdinarekin hitz egiteko eta harremanak izateko laguntzen dit. Koadrila eta guzti egin dut!

Gureak Zerbitzu Okupazionala

Pertsonari egokitutako arreta


· GUREAKekin adostutako GFAren arreta zerbitzua.
· Helburua: garapen pertsonala
· Nola: ekimen errealetan parte hartuz gaitasun soziolaboralak praktikan jarriz
· Pertsonarentzako kosturik gabe, eta sari ekonomiko bat jasoz.
· Eskarmentu handia. 40 urte zerbitzua eskaintzen.
· Inklusioa."Nik, zuk bezalaxe, ...eskaintzen dut"
· Autoestimua."Balio dut ...rako"
· Harremanak."Nire lankideak.. lagunak egin ditut.."
· Ordena."Nire ordutegia, nire erantzukizunak..."
· Autonomia eta autodeterminazioa “Iritzia ematen dut, erabakiak har ditzaket..”
· Garapena."Hasi nintzenean... eta orain..."
· Norbanakoarekin egindako plan pertsonalak
· Profesional hoberenekin osatutako laguntza taldeak
· Erabateko egokitzapena (lanpostua, prozesua, antolakuntza, komunikazioa...).
· Ekimen eskaintza dibertsifikatua
· Familia
· Pisuak
· Elkarteak
· Osasun Mentala
· Gizarte Zerbitzuak

ALDUNDIAREN LANKIDETZAREKIN

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin (Gizarte Politikako Departamentua) itundutako programa.