Ahalmen desgaitasuna duten pertsonei eta, bereziki, Gipuzkoan adimen-desgaitasuna dutenei behar bezala egokitutako lan-aukera egonkorrak sortzen eta kudeatzen ditu GUREAK euskal enpresa-taldeak. GUREAK talde sendo eta dibertsifikatua da, industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan bereziki. Gure negozio eta jarduerak lehiakorrak dira, eta errentagarritasun sozialean eta kudeaketaren eraginkortasunean mailarik altuenera iristea dute helburu.

Gure enpresan pertsonak duten garrantzia abiapuntu hartuta, GUREAK Itinerary dibisiotik, Pertsona bakoitzaren ahalmenak sustatzeko eta aukera onenak bilatzeko helburuarekin desgaitasuna duten pertsonei garapen pertsonal eta profesional batean laguntzen diegu.

Desgaitasuna duen pertsona batek Gureaken edo Gureaketik kanpo izan ditzaken lan-aukeren inguruan banakako orientazio zerbitzu profesional bat eskaintzen dugu. Pertsona bakoitzari gehien egokitzen zaion ibilbidearen plangintza diseinatzen dugu, formakuntza programen bitartez bere helburua arrakastaz lortu dezan.

Ingurune soziolaboralean egokitzapenak egiten ditugu lanpostua pertsonen beharrei egokitu dadin, ingurune erraztatzaile eta guztientzako irisgarria bermatuz.