ARRAKASTA IZATEKO SEKRETUA
AUKERA HURBILTZEN DENERAKO PREST EGOTEA DA

Trebakuntza-programa berritzaileak

 

LEARNING BY DOING

Enplegura lotutako formakuntza praktikoa. Denbora eta euskarritan egokitutako binakako formakuntza-programak.

DISEINU UNIBERTSALA

Pertsona bakoitzaren beharretara egokitutako formakuntza (formakuntza denborak, beharrezko laguntzak, egokitutako materialen diseinua…)

INDIBIDUALIZAZIOA

Pertsona bakoitzak bere ibilbide formatiboa du eta prozesu formatiboa pertsona bakoitzaren beharren arabera diseinatzen da.

ENPLEGURA ZUZENDUA

Lan-munduan sartzeko benetako aukerak ematen dituen formakuntza. Oso praktikoa eta enplegura zuzendutakoa.

BERRIKUNTZA METODOLOGIKOA

Metodologien etengabeko ebaluazio bat burutzen da eta berriak barneratzen dira, formakuntza eraginkor bat lortzeko asmotan.

ZIURTAGARRIA

Ematen ditugun formakuntzetatik zati bat profesionaltasun ziurtagiriak lortzera bideratuta dago.

IBILBIDE FORMATIBO-LABORALAK DISEINATU ETA GARATZEN DITUGU

Formakuntza pertsonen lanerako sarbide egokia ziurtatzeko eta lan- eta giza- gaitasun berrien entrenamenduan aurrera egiteko ezinbesteko erraminta da.

Pertsona bakoitzari gehien egokitzen zaion formatua kontuan hartuz (taldekoa, bakarkakoa, praktikoa, etab.), hauen helburu sozio-laboraleko trebakuntza prozesuak eraginkorrak izateko metodologia berritzaileenak ditugu.
formacion

DENENTZAKO FORMAKUNTZA


Azken urte hauetan Gureakek esfortzu handia egin du teknologia berriak aztertu eta esperimentatzen, formakuntza prozesuak hobetuz eta pertsona guztientzako eskuragarriak eginez.

FORMAKUNTZA PROZESUAK PERTSONA
BAKOITZARI EGOKITZEN DIZKIEGU

Banakako beharretara egokitutako formakuntzak diseinatzeko instituzio eta enpresekin lan egiten dugu.

Ikusi gure LH

ALDUNDIA, LANBIDE, EUSKO JAURLARITZA ETA EUROPAKO GIZARTE FUNTSAREN LANKIDETZAREKIN