ZURE ENPRESAREN GIZARTE
ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA GAKOA

Gure bezeroen beharrak asetzen ditugu eta aldi berean bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren palanka izanik.

ZABALDU ZURE ERANTZUKIZUN SOZIALA

Enpresako Erantzukizun Soziala (EES) edo Gizarte Erantzukizun Korporatiboa (GEK) ingurumen- eta giza-preokupazioekiko enpresek haien eginkizun komertzialetan eta interlokutoreekin dituzten harremanetan duten integrazio boluntarioa da.

Gureakek enpresei GEKaren garapenean laguntzen die, enpresetan dibertsitatearen inklusioa errazten duten proiektuak bultzatzen eta produktu eta zerbitzuen bitartez soluzio integralak eskaintzen. Aldi berean, pertsona bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen den enplegu egonkorra sortzen dute.

Pertsona guztiek enplegu bat lortzeko aukera berdinak izan ditzaten gizarte justoago bat sortzea ehundura enpresarial guztiaren eta gizarte osoaren ardura da.

Horregatik, Gureak zure enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren gakoa da.
formacion

DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEKIN ERANTZUKIZUNA


LGD araudiaren arabera, 50 langile baino gehiago dituzten empresa publiko nahiz pribatuek, kontratazen diren langileetako %2ak desgaitasuna izateko betebeharra dute.

Ezin badaiteke egin, salbuespen moduan, apirilaren 8ko Real Decreto 364/2005-ean ezarritako neurri alternatibo batzuetara jo daiteke. Aipatutako neurri alternatiboek enpresei beren Gizarte Erantzukizun Korporativoan GEK eragina izatera laguntzen diete, desgaitasuna duten pertsonen integrazio sozialaren lankidetzaren adibide bihurtzeko.

Gureak ere zure enpresaren Gizarte Erantzukizun Korporatiboaren gakoa izan daiteke.

Angel Jauregi Etxebeste:

Oiartzun, Goierri eta Gorbeiako Carrefourreko giza baliabideen arduraduna
“Gureakekin dugun konplizitatea desgaitasunarekin dugun konpromezu naturalaren parte da”